Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate Espezializazio posgradua

Titulu honetan, datuen analitika prediktiboa ikuspegi praktiko eta aplikatutik lantzen da. Datuen analitika prediktiborako proiektuen kudeaketa zein garapenean inplikatutako hainbat profil barnebiltzen ditu. Horrek negozioaren ezagutza zehatzagoa lortzeko aukera eskaintzen die gure ikasleei, batez ere industria 4.0rantz eraldatzen diharduten manufaktura-enpresetara begira.

Bertan lortutako konpetentziei esker, ikasleak bere profil profesionala espezializatu edo birbideratu ahal izango du, tituluaren helburu diren proiektuetako arduradun edo aditu gisa.

TECNALIArekin elkarlanean

Zergatik ikasi titulu hau?

  1. Ibilbide profesional jakin bati erantzuteko diseinatua dagoelako.
  2. Industrian gauzatzen diren proiektuen errealitateari buruzko ikuspegi orokorra ematen duelako, baita haien negozio eta teknologia-premiei buruzkoa ere.
  3. Datuen analitikaz gain, industria-proiektu horietan funtsezkoak diren bestelako fase eta teknologiak ere lantzen direlako.
  4. Ingeniariei euren birbideratze profesionalean laguntzen dielako, egun manufaktura-industrian beharrezkoa den profilerantz.

Ikerketa lana (10 ECTS)

Azken proiektua, industria-negozioaren benetako eszenatoki baten inguruan.

Manufaktura-sektore jakin bateko enpresa baten kasu anonimizatu bat abiapuntu bezala hartuko da, bildutako landu-gabeko datuak hartu eta landuko dira. Ikasleek datu-analitikako proiektu baten hainbat fase egin beharko dituzte, inplikatuekin elkarreraginean aritu eta hainbat teknologia esploratuko dituzte.

Azkenik, beraien emaitzak eta ondorioak azalduko dituzte, ikuspuntu teknikotik zein negozio-ikuspegitik.

Titulazioak hartzen dituen arloetako batzuk

  • Manufaktura-industriaren negozio-arazo bat datuak aurreikusteko analitikako proiektu batera itzultzea
  • Datuen analitika prediktiboko proiektuak zuzentzeko teknikak eta esparru metodologikoak
  • Manufaktura-industriarako proiektuen gako espezifikoak: praktika profesionaletik eratorritako alderdi praktikoak
  • Instrumentazioa, atzematea eta datuen komunikazio-busak industria-monitorizazioko hainbat eremutan.
  • Internet of Things industriarako komunikazio- eta kontrol-protokoloak (IIoT)
  • Datuak bistaratzea/Visual Analytics
  • Arkitekturak, tresnak eta Big Data azpiegitura 4.0 industriaren eremuan
  • Ereduen ikaskuntza gainbegiratua, erdi-gainbegiratua eta gainbegiratu gabea, datuetan oinarrituta. Baliozkotzeko eta ebaluatzeko estrategiak.
  • Ereduen, eredu hibridoen eta multisailkapenen konbinazioa
  • Deep Learning
  • Metodo probabilistikoak eta optimizazio heuristikoa
  • Industria-negozioetan datuak aurreikusteko analitikaren aplikazio-eremuak: aurreikusteko mantentze-lanak, prozesuen optimizazioa
  • Kasu praktikoak eta datuen analitikaren aplikazio errealak 4.0 industrian

Ikasgaiak kontsultatu

Sarrera profila:

Ingeniaritza informatikoko, industria-ingeniaritzako, ingeniaritza elektronikoko, telekomunikazio-ingeniaritzako eta horiekin lotutako beste adar batzuetako tituludunak. Hiru urteko lanbide-esperientziadunak.

Ikasleak ekarri beharko duen ordenagailu pertsonalaren ezaugarriak: Ordenagailuaren beharrezko ezaugarriak.

Eskatu informazio/bisita pertsonalizatua

UPV/EHU-ra atxikitutako titulazioa

Kredituak: 30 ECTS

Iraupena: 300 ordu

Irakaskuntza mota: Presentziala

Hizkuntza: Gaztelania

Irakastokiak:IMH eta TECNALIA

Egutegia: 2022ko urria - 2023ko ekaina.  Astelehenetan 9:00-13:00 eta 14:00-18:00; Ostiraletan 15:00-19:00. (Aldizkako asteetan)

Kostua: 4.200€

Prematrikula: Kudeaketa gastuengatik 50€ ordainduko dira.

Informazio gehiago?


Deskargatu katalogoa