IMH sariak 19. edizioa (2021)

Osasun-alertak sortu duen egoera ekonomiko konplexua dela eta, enpresen parte-hartzea eta babesa beste urte betez atzeratu dugu. Aurten ikasle aipagarrien aitortza mantendu dugu.

Ikasle aipagarria, goi mailan

Arkaitz Altzibar Eizagirre zumaiarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioa ikasi du eta praktikak Itziarko enpresa baten amaitu ondoren, lanean jarraituko du bertan.

Ikasle aipagarria, erdi mailan

Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Alberto Arribas Luque soraluzearra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mekanizazioa ikasi du eta Praktikak Bergarako enpresa baten egin ondoren, goi-mailako ziklo bat ikasten jarraituko du.

Ikasle elgoibartar aipagarria

Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria Hodei Lemos Bao izan da. Mantentze Lan-elektromekanikoa ikasi du eta berak ere goi-mailako zikloa ikasten jarraituko du. Hodeik Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso du sari banaketa ekitaldian.

Bakoitzak 150 euroko boltsa jaso dute saritzat.

Info guztia