IMHko Heziketa Zikloko Diplomak eta IMH Sariak 2025 banatzeko ekitaldia

2025/06/16 16:10:00 GMT+2
23IMHSARIAK atalean, ikasle ohi aipagarria Iñigo Oñederra Mugika izan da, espezializazioko ikasle aipagarria Aranzazu Zugasti Jiménez, goi-mailako ikasle aipagarria Unai Etxebarria Urrutia, erdi-mailako ikasle aipagarria eta Elgoibartar aipagarria Ander Pita Rodríguez izan dira. Praktiketako lan-koaderno aipagarrien sariduna Sonia Herrero Robles izan da. Lan balioaren saria, Korta enpresak babestua, Jara Rico Morales eta Nicole Tinoco García ikasleek jaso dute.

Lanbide Heziketako Graduazio Ekitaldia ospatu dugu ekainaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea, Elgoibarko alkateordea, AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendaria, eta HOFFMANN GROUP eta KORTA S.A. enpresa babesleen ordezkariekin batera.

Diplomen banaketaz gain, 23IMHSARIAK ere banatu ditugu:

Eskerrik beroenak aurtengo edizioa posible egin duten enpresa babesleei:
DANOBATGROUP, Hoffmann Group  eta KORTA S.A.

Eta baita enpresa kolaboratzaileei ere:
AGME Industrias, Berkoa Machine Tools, BRONYMEC, Fagor Automation, HERREKOR S.L.U., Ikasi Group Solutions, INDUSTRY LANGUAGE SERVICES, IRTS, Laip, S.A. CNC Toolholder Systems, MTE, Ricoh, Samsic, Politeknika Txorierri.

Zorionak ikasle guztiei, baita irakasleei eta senideei ere, dagokizuen aldetik!