Unibertsitateko Prestakuntza Dualaren kongresua

UPV/EHUrekin eta UIK-ekin batera Unibertsitateko Prestakuntza Dualaren kongresuaren bigarren edizioa antolatu dugu. Topaketa aberasgarria eta beharrezkoa, eredu dualaren inguruan hausnarketa egin, ezagutzak partekatu eta aurrera egiteko.

IMH Campusen aldetik enpresa-ikasleen praktika onen mahai ingururako eskarmentu handiko Eneritz Salegiren parte hartzea proposatu dugu, Cikautxo-ko enpresa tutorea, alegia.

Frédéric Sauvagek ere baiezkoa eman digu, hainbat urtetan dualari buruzko Europar proiektuetan elkarlanean jardun izan dugun bazkide eta esperientzia eta jakitun handiko pertsona.

Informazio osoa eta izen emateak upve/ehu-ko eta uik-eko webguneetan.

 

  • Noiz 2022/10/07
  • Non Donostia, Carlos Santamaria zentroa
  • Izen ematea Bete formularioa
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal