Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak

2022tik, UPV/EHUk bultzatuta, hainbat eragile elkarlanean dihardugu, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatearen elkarlanerako espazio berriak lantzen, horien artean UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntza errektoreordetza, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetza, Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza, UPV/EHUko irakasle ordezkaritza, Lanbide Heziketako Ikaslan Gipuzkoako eta Hetel-eko irakasle ordezkaritza, Confebask eta Adegiko ordezkaritza, eta IMH Campus idazkaritza tekniko bezala baita ere.
 
Urtean zehar landutakoaren emaitza aurkeztuko dugu abenduaren 15ean goizez, Donostian egingo dugun jardunaldian.
 
Jatorria
 

UPV/EHU urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan.

Ekimen honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.

I. Jardunaldiaren ondoren (2022), eragileen lantaldeak sortu dira eta 2023 urtean zehar landutakoaren emaitzak aurkeztuko dira bigarren edizio honetan.

 

Egitaraua

Lanbide Heziketako eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeek irekiera eta amaiera emango diote:

  • Mintzaldia: Ikaskuntza-ibilbide berrietarantz. Lanbide Heziketako Sailburuordea, Jorge Arévalo.
  • Unibertsitateen, enpresen eta lanbide-heziketako eskolen arteko lankidetza Berufliche Hochschule Hamburg - UAS (BHH) ikastetxean. Informatika Aplikatuko irakaslea, Henning Klaffke doktorea.
  • Ikasleen esperientziak: Lanbide Heziketatik Unibertsitatera eta Unibertsitatetik Lanbide Heziketara bideak egin dituzten ikasleen hausnarketa.
  • Lantaldeak: Hezkuntza, Osasuna, Steam, Humanitate+Gizarte Zientziak.
  • Lantaldeen emaitzak. Urtean zehar garatutako gaiak, proposamenak, esperientzia pilotuak eta hurrengo urratsak.
  • Amaieran luntxa izango dugu, jardunaldiak eman duena elkarrekin partekatzeko.

Jardunaldiaren informazio guztia web orrian dago eskuragarri.

Webgunean programa kontsultatu eta izena ere eman dezakezue, eta hala eginez gero, zein lantalde jarraituko duzuen aukeratu ahal izango duzue.

Jardunaldia interesgarria irudituko zaizuelakoan, abenduan ikusiko dugu elkar Donostian!

 

 

 

Idazkaritza Teknikoa: IMH Campus.

 

  • Noiz 2023/12/15 08:30 - 14:30"
  • Non UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroa, Donostia
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Izen ematea Bete formularioa
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal