Lanbide heziketa duala / Espezializazioa

 

Ikaslea eredu Dualean hartu nahi duzun enpresa bazara, jar zaitez harremanetan lanpoltsa@imh.eus edo 943 74 41 32, 2635 luzapenean (Lan Poltsa).

Lanbide Heziketa Duala

Nahi duten Heziketa Zikloetako ikasleek ikasketak eta lana uztartzen dituzte, enpresarekin zehazturiko urteko hitzarmen bidez. Ikaslea enpresako langile gisa kontratatua izango da, eta enpresa zein ikastetxeko tutoreak izango ditu ikasketa prozesuaren jarraipen egokia egiteko. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  • Hezkuntza programa ikastetxe, enpresa zein ikasle parte hartzaileen arteko akordio batean islatzen da.
  • Prestakuntza programa hezkuntza zentruak diseinatzen du, enpresarekin elkarlanean.
  • Lanbide Heziketa Duala Lanbide Heziketako goi mailako bigarren urtean matrikulatzen direnentzat bideratuta dago nagusiki.
  • Lan-jarduera urte beteko iraupena duen prestakuntza eta ikasketa kontratuan edo bekan oinarritzen da. Ikasleak Lanbiden izena eman behar du eta Lantokietako Pretakuntzatik salbuetsita egon beharko du.

Espezializazio Programa

Duala egin ostean hirugarren urte bat egin daiteke dualean bertan kualifikazio gorena lortzeko. Modu horretan, ekoizpen-prozesu konplexuengatik enpresek dituzten beharrei erantzungo die espezializazio programak. Bi motatakoak dira IMHk eskaintzen dituenak:

  • Etekin Handiko Mekanizazioa. Fabrikazio Mekanikoaren Ekoizpenaren Programazioa egin ondoren gauzatu daiteke.
  • Fabrikazio Aurreratuko Makina Erremintako Proiektuak Abiatzea. Mekatronika Industriala egin ondoren gauzatu daiteke.

 Dualaren bantailak ikasleentzat

  • Lan kontratuaren sinadura: Ikasle-langileak Prestakuntza eta Ikasketa kontratua sinatzen du. Horren bidez, hitzarmenak zehaztutako soldata eskuratuko du, baita Gizarte Segurantzan kotizatuko ere. Ondorioz, ikaslea independentzia ekonomikoa lortuz joango da.
  • Garapen pertsonala: Enpresaren esperientzia bizitzeak erantzukizun handiagoa dakar ikaslearentzat. Hortaz, ikasketa akademikoari etekin handiagoa ateratzen zaio, non buru-belarri aritzea, kolaborazioa, konpromisoa, ekimena eta parte-hartzea bezalako gaitasunen garapena ahalbidetzen duen.
  • Enpresan murgilketa: Batetik, enpresaren ikuspegi orokortu eta integrala, antolaketa eta funtzionamendua bereganatuz doa ikaslea. Bestetik, harreman-sarea zabaltzen du.
  • Banakako jarraipena: Ikaslearen jarraipen pertsonalizatua egitea nahitaezkoa da guretzat. Ikasle bakoitzak bi tutore ditu, bata enpresan eta bestea IMHn.
zikloa_espezializazioa_mekatronika_asmaolan_neurketan.jpg

Dualaren abantailak enpresentzat

Enpresaren neurrira
  • Enpresatik eta enpresarentzat sortutako ikasketak dira, pertsonalaren prestakuntza enpresaren ezaugarrien arabera optimizatzeko. Hainbat beharretara egokitzen da: belaunaldien erreleboa, lanpostu berrien sorrera, barne-promozioa, produktuen berrikuntza, etab.
Teknikari pertsolanizatua
  • Enpresak zuzenean hartzen du parte profesionalaren prestakuntzan bere proiektuaren neurrira egindako teknikaria lortzeko. Etorkizuneko teknikariak enpresak proposa ditzake (barne-promozioa) edota ikasle-hautagaien artean aukeratu.
  • Enpresa bere osotasunean ezagutzen du, baita egin beharreko atazak ere. Gainera, enpresaren baitan postu desberdinak txandakatu eta balio-aniztasunaren aukera ematen du.
    Ez dira beste enpresa edo erakundeetan ikasitako biziozko ohiturak suertatzen.
  • Ikasle/langilea hobeto ezagutzeko aukera enpresaren etorkizuneko egiturari begira. Pertsonalaren hautaketa fidagarria, ohikoak diren langile-kontrataziorako prozesuak ekidinez.
  • Interes handiko, hasieratiko motibaziodun eta jarrera positibodun pertsonak.

 Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzaren araudia eta laburpen gidan (IKAS-EKINEZKO ERREGIMENEKO LANBIDE-HEZIKETA DUALA)