Industrial IoT Meeting: IIoT GAITASUN ZENTROAREN AURKEZPENA

Industrial IoT Meeting, IMH eta IKUSIren eskutik

Industria 4.0 mamitzen ari da. Gure inguruan gero eta gehiago dira digitalizazio industrialaren bidez beren negozioak eraldatzen ari diren enpresa fabrikatzaileak.

Horretarako, prestakuntza eta espezializazioa funtsezkoak dira, eta Industrial IoT Meeting ekitaldiarekin zurekin partekatu nahi ditugu egin ditugun aurrerapenak eta enpresen benetako proiektuak: kasu arrakastatsuak, berrikuntza-proiektuak eta IIoT plataformek nola funtzionatzen duten ezagutuko dugu, besteak beste.

Hala, mimo handiz sortu dugun proiektua aurkeztuko dizugu: IMHk eta Ikusik elkarlanean bultzatu dugun IIoT Gaitasunen Zentroa.

Zatoz gurekin!

 

Egitaraua:

10:00 - 10:20 EKITALDIAREN IREKIERA

  • Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko Zuzendaria.
  • Xabier Ortueta, AFM Clusterreko Zuzendari Nagusia.
  • Fernando Asenjo, Ikusi-ko Zuzendari Komertziala.

10:20 - 11:05 KASU ARRAKASTATSUAK, BERRIKUNTZA PROIEKTUAK ETA IIoT PLATAFORMAK

  • IIoT GAITASUN-ZENTROAREN AURKEZPENA. Ixaka Egurbide IMH-ko Zuzendari Gerentea.
  • IIoT PLATAFORMA + BIELEREN ARRAKASTA-KASUA. Olatz Iriondo Thingworx IIoT Plataformen sistema garapenen arduraduna Ikusin.
  • “Edge4FoF” I+G+B PROIEKTUAREN AURKEZPENA. Rafael Ibeas Aingura IIoT-ko Aholkulari Nagusia.

11:05 - 12:05 Luntxa + instalazioen bisita

IZENA EMAN NAHI DUT