IMHko Ingeniaritza Gradu Dualaren II Enplegu Azoka

Enpresentzako parte hartze gonbitea

Datozen azaroaren 11 eta 12rako antolatu dugun Ingeniaritza Gradu Dualaren II Enplegu azokan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu.

Saio honen bidez ikasleekin aurrez-aurreko kontaktua bideratuko dizuegu eta horrela enpresetan behar dituzuen talentuak erakartzeko aukera eman.

Azoka goizez garatuko da; Bi bloke izango ditu, eta enpresa bakoitzak bloke baten parte hartuko du, 10 minutuko aurkezpena egiteko eta, blokearen amaieran, enpresa bakoitzak bere gunea izango du ikasleak aurrez-aurre ezagutu, lehen kontaktua egin eta CVak jaso ahal izateko.

Behin CVak jasota, enpresek erabaki ahal izango duzue zein ikasle interesatzen zaizuen eta horiekin zuen enpresan egiteko elkarrizketa antolatuko dizuegu.

Gonbite hau onartzen baduzue, mesedez erantzun mezu honi eta zuekin jarriko gara harremanetan.

Zalantzak argitzeko hitz egin dezakezue Iñigo Gutierrez 659893833 edo Oier Uriarterekin 630642290.