Talentu industriala lortzeko zure aliatua, IMH Campus

IMH Campusen prestatzen ditugun profil motak eta talentu kualifikatua nola txerta dezakezun ezagutuko duzu.

Langile kualifikatuak ondasun urria direla dirudien une honetan, enpresa asko langileak kontratatzeko zailtasunak izaten hasten diren honetan, IMH Campusetik azalduko dugu nola bete daitezkeen eskatutako profilak gure Lanbide Heziketako, Unibertsitate Graduko, Unibertsitate Masterreko, Berezko Tituluko edo Lanerako Prestakuntzako ikasleekin.

Zure aliatua izan nahi dugu behar duzun talentua erakartzeko, zure interesei erantzuteko formularik onena aztertuko dugu.

Hilaren 26an, 10:00etan, IMH Campusen elkartuko gara. Bertan, gehienez ere bi ordutan, IMH Campusen etorkizunerako zehaztuta dugun estrategia ezagutu ahal izango duzu, baita une honetan garatzen ari garen talentua prestatzeko bideak ere, zuen beharrei erantzun ahal izateko.

Aurkezpena amaitzean, instalazioen bisita labur bat egingo dugu. Bertan, erabiltzen ari garen prestakuntza-ekipoak eta -metodologiak ikusi ahal izango dituzu, eta one-to-one kontaktuak izateko aukera eskainiko dizuegu zuen kasua azaldu nahi diguzuenontzat.

profil profesionalak lortzeko ikusi informazioa

  • Noiz 2023/01/26 10:00 - 12:00"
  • Non IMH Campus
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal