Collaborate Tour Elgoibar: Bultzatu zure produktibitatea zure fabrikazio prozesuetan

Iruña Tecnologías eta Universal Robots, IMH Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuarekin lankidetzan, robotika kolaboratiboa gure inguruko enpresetara hurbiltzea nahi dugu Collaborate Tour-aren bidez.

Collaborate Tourrean zer egin ahal izango duzu?

UR cobot sorta osoa eta tresna aplikagarriak erakutsiko ditugu.

Bertaratzen direnek ekipoak manipulatu, programazio bat nola egin ikasi eta UR Academy ingurunea ezagutu ahal izango dute, online eta doan prestatzeko aukera ematen baitu.

Aldi berean, Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako hainbat sektoretako ETEetan cobotak ezarri diren kasuen bideoak erakutsiko ditugu, robot tradizionalen eta elkarlaneko roboten arteko desberdintasun garrantzitsuenetan arreta jarriz.

Elkarlaneko robotikarako tresnen eta konponbideen garatzaileak izango ditugu, haien aplikazioak erakusteko.

Gonbidatuta zaude!

Egitaraua

09.45 - 10.00h Ongi etorria, IMHko harreran
10.00 - 10.10h IMH, enpresentzako proiektu eta zerbitzuak
10.10 - 10.35h Elkarlaneko robotikaren bilakaera
10.35 - 11.00h Nola ezarri cobot bat modu erraz eta errentagarrian
11:00 - 11:30h Zure benetako aplikazioa programatzen
11.30 - 12.00h Kafea cobot-ekin eta ekosistemaren aurkezpena
12.00 - 13.00h Aplikazioak garatzaileekin
13:00 - 13:30h Zure aplikaziorako aholkularitza espezifikoa