ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa eta Unibertsitate eskaintzaren azoka

IMH Campus ABIAN azokako bi erakustokitan izango gara, zatoztenei informazioa emateko:

🟣 Lanbide heziketa eskaintza: Goi-mailako (Diseinu, Fabrikazio, Mekatronika), erdi-mailako (Mekanizazioa eta Mantentze lan Elektromekanikoa) Heziketa zikloak eta espezializazioak (Etenkin handiko mekanizazioa, Mekatronika, eta Fabrikazio Aditiboa).

🟡 Unibertsitate eskaintza:  Berrikuntzako-Ingeniaritza gradua duala, Fabrikazio Digitalaren master duala eta Fabrikazio Aditiboaren espezializazioa.

Dena prest! Zatoz!🙌

Otsailak 28-29
10:00-14:00 eta 16:00-18:00

Martxoak 1
10:00-14:00

📍Tokia: Eibarko Ipurua futbolzelaiko aparkalekua

 

ABIAN AZOKA Lanbide Heziketako Azoka bi urtetik behin egiten da eta aurten, 2024ko otsailaren 28an, 29an eta martxoaren 1ean egingo da, Eibarko Ipuruako aparkalekuan.

Azoka Debabarrenako zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute.

Unibertsiatatea ere bai

Berrikuntza gisa, 2024an, ohiko standei Debabarreneko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza gehituko zaie, zehazki, EHUk Eibarren (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atala) eta Elgoibarren (IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskola) dituen ingeniaritza-graduak.

Lehen, azoka Lanbide Heziketan bakarrik zentratzen bazen ere -horra hor izenaren arrazoia-, orain, ikasketa guztiak ibilbide beraren zati ezberdinak direla kontuan izanda eta denek ikasleak lan-mundurako prestatzea helburu dutela, Debabarrenan eskaintzen diren unibertsitate-graduak gehitu eta azoka bisitatzen duten pertsonentzat eskaintza zabaltzea erabaki da.

Aurtengo edizioan, DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunotan.

#ABIAN azokak gure eskualdeko eskaintza formatiboa kalitatezko kualifikazio aukera gisa eta lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa ezagutzera ematea du helburu.

  • Noiz 2024/02/28 10:00 - 2024/03/01 14:00
  • Non Ipurua aparkalekua, Eibar
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal