Scribus: Leihoak menua

Leihoak menuetatik panel ezberdinetan sar gaitezke

Ze panelekin lan egin behar dugun ikusiko dugu. Gehien erabiliko ditugunak: Propietateak eta Antolatu Orrialdeak

Hemen Leihoak menua:

  • Leihoak: teilakatua: leiho bat baino gehiago baldin badaukagu irekita, horrela ikusiko ditugu:
  • Leihoak: Lauza Moduan:: horrelako zeozer:
  • Leihoak: Propietateak (Laster-tekla: F2). Ia beti ikusgai edukiko dugun panel bat. Elementuen propietateak dauzkagu panel honetan, eta aldatu ahal izango ditugu. Atal bat eskainiko diogu.
  • Leihoak: Eskema
  • Leihoak: Berri Laburren Albuma : hemen lehen berri laburren albumean sartutako irudiak egongo dira erabilgarri. Laster ikusiko dugu honen adibide bat.
  • Leihoak: Geruzak: Atal oso bat daukagu Scribusen geruzak ikusteko
  • Leihoak: Antolatu orrialdeak ikusiko dugu nola erabili Antolatu orrialdeak
  • Leihoak: Laster Markak
  • Leihoak: Neurketak : elementuen arteko distantziak ikusiko ditugu. Neurtzeko jatorrizko puntuak klik egin eta arrastatu bukaerako punturarte.
  • Leihoak: Ekintzen historia: egindako ekintzen historikoa ikusi dezakegu. Gainera hautatutako elementuaren egindako ekintzak bakarrik ikusteko esan dezakegu.
  • Leihoak: Egiztatzailea : panel honetan informazioa edukiko dugu. Ea fitxategia ondo dagoen esango digu (letra-tiporen bat falta, irudiren bat bereizmen nahikorik ez... )
  • Leihoak: Lerrokatu eta banatu: fitxategiko elementuak lerrokatu eta banatzeko erabiliko dugun panela, horrela elementuak ordenatuko ditugu beraien artean . Atal oso bat daukagu horrelako gauza bat egiteko.
  • Leihoak: Tresnak: erakusteko / ezkutatzeko tresna-barra zatiren bat
  • Leihoak: PDF Tresnak: erakusteko / ezkutatzeko PDF-rekin zerikusia daukaten botoiak