Prentsako iragarkiak

Lana bilatzeko kontuan izan behar den beste informazio iturri bat da prentsa.

  • Hedatuena da.
  • Biderik errazena.
  • Lehiakortasun handia dago.
  • Formatu zehatza du: identifikatutako edo identifikatu gabeko enpresa, lanpostuaren deskripzioa, hautagaien profila, enpresak zer eskaintzen duen, harremanetan jartzeko prozedurak.

Iragarkiei erantzuteko:

  • curriculum vitae-a bidali
  • Aurkezpen-gutuna erantsi
  • iragarkian adierazi den pertsonari bidali gutunean
  • zein iragarkiri erantzuten zaion adierazi
  • nabarmentzen saiatu eta elkarrizketa eskatu