Lagunak gonbidatu Facebooken parte hartzeko

Ziurrenik gonbidapenen bat jaso duzu Facebooken kontu bat irekitzeko. Hau da orain guk egin behar duguna, jendea gonbidatu Facebooken parte hartzera eta proposamena bidali gure lagunak izateko.

Kontua: Lagunak Editatu barruan gaudela: Lagunak Gonbidatu

Invitar a amigos

Facebooken alta emateko gonbidapen bat e-posta zerrenda batera bidaltzeko aukera ematen digu.

Amigos de Facebook
  • 1: Gonbidatu nahi dugun jendearen e-posta zerrenda jarriko dugu.
  • 2: Mezu pertsonalizatu bat jarriko dugu
  • 3: Facebookek beste e-posta sistema batzuetatik (Gmail, Hotmail, Yahoo,...) kontaktu zerrenda har dezake eta e-posta bat bidal diezaieke kontaktu horiei.
  • 4: Gonbidapen guztiak ikusi: bidali ditugun gonbidapen zerrena ikusiko genuke, baita zein egoeratan (onartuta ala ez) dauden ere.

Mezua 2 pertsonari bidaltzea jarri dugu adibide gisa. Bidaltzean, Facebookek dagoeneko kontua daukaten ala ez antzematen du.

Amigos de Facebook

Konturik ez daukan pertsonari mezu hau helduko zaio, eta hemendik esteka jarraituta, kontu berri bat zabal dezake.

invitación de crear cuenta facebook

Facebooken kontua daukanari, mezu bat helduko zaio, bertan galdetzen zaio ea gure laguna izan nahi duen ala ez.

Amigos de Facebook

Hau da lagunak gonbidatzeko daukagun era.