Lagunak Facebook-en

Zertan oinarritzen da Facebook funtzionatzeko? Erabiltzaileen arteko harremanetan (laguntasuna), erabiltzaile eta orrialdeen arteko harremanetan (Zale egin) eta erabiltzaile eta taldeen arteko harremanetan (Taldearekin bat egin). Profila sortuta badaukazu, baina sozializatzen hasten ez bazara (lagunak egiten, orrialdeak jarraitzen, taldeetan parte hartzen),... Facebookek ez dauka zentzurik.

Lagunen atala non dagoen ikusiko dugu: Kontua: Lagunak editatu

Menú Amigos

Hemendik lagunekiko harreman guztiak maneiatu ditzakegu.

Menú Amigos
  • Konexio guztiak gure lagun guztien zerrenda. Hemendik lagunak zerrendetara gehitzen joan gaitezke era erraz batean (ikusiko dugu nola) edota ezabatu eta laguntasun harremana eten.
  • Lagunak Aurkitu: Facebooken lagunak aurkitzeko.
  • Lagunak gonbidatu: Gonbidatu jendea Facebooken parte hartzeko eta beraien kontua sortzeko.
  • Arakatu
  • Telefono zerrenda: gure lagunen telefonoen zerrenda bat (hori bai, hemen agertzeko, lagun horrek datu hori bistan jarri behar du).
  • Berriki gehituak: hemen azken boladan gehitu ditugun lagunak agertzen dira. Hemendik zerrendetara gehitu edota ezabatu eta laguntasun harremana etengo dugu.
    Eguneratu berriak.
  • Eguneratu berria
  • Zerrendak: lagunen zerrendak sortzeko

Oraingoz sistemara heldu berriak garenez Lagunak gonbidatu eta Lagunak Aurkitu aukerak erabiliko ditugu orain.