UF0883 Txirbil-harroketa bidez mekanizatutako produktua egiaztatzea

Iraupena
30 ordu
Egutegia
2021-12-01 - 2021-12-22 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og 17:00 - 20:00
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
IMH (Elgoibar)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta


Helburuak

  • Neurketa- eta egiaztapen-tresnak deskribatzea, eta haien erabilerekin, neurketa-heinarekin eta doitasunarekin lotzea.
  • Egiaztapen-tresna guztiak erabiltzea eta, horretarako, erabilera-teknika egokiei jarraitzea, hartzen diren datuen fidagarritasuna bermatzeko.
  • Kalibratzeko metodoak eta kalibraketen maiztasuna aztertzea, bai eta egiaztatzailearen entrenamendua eta saiakuntza-ekipamenduaren egokitasuna ere.
  • Egiaztapen-tresnen kalibraketa egiaztatzea, zunda eta patroien bidez, behar bezala funtzionatzen dutela eta neurri zehatzak hartzen direla bermatzeko.
  • Piezak neurtzea eta egiaztatzea, kontrol-tresnak zuzen erabiliz eta egiaztatzaileak tresnak txarto erabiltzearen ondoriozko akatsei erreparatuz.
  • Neurketa-prozesuak, ekipamendua, prozedurak eta egiaztatzailearen trebetasuna kontrolatzeko eta kontrol estatistikoaren pean mantentzeko prozedurak ezartzea.

Edukiak

"FMEH0109: Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa" zertifikatuari dagokion prestakuntza Unitatea.

  • Metrologia.
    • Neurri kontzeptua.
    • Unitate-sistemak:
      • Neurri linealak eta angeluarrak.
      • Neurketa bereziak.
      • Hariak.
    • Neurtzeko eta egiaztatzeko prozedurak.
    • Neurketa-teknikak:
      • Dimentsionalak.
      • Trigonometrikoak.
    • forma geometrikoak.
    • Mekanizatutako produktua neurtzeko eta alderatzeko tresnak.
    • Zuzeneko neurketa-tresnak:
      • Kalibrea. Motak, funtzionamendua eta erabilera.
      • Kanpoaldeko edo barrualdeko mikrometroa. Motak, funtzionamendua eta erabilera.
      • Mantentze- eta kontserbazio-arauak.
    • Alderatzeko tresnak:
      • Erabilera- eta kontserbazio-arauak.
    • Egiaztatzeko tresnak:
      • Betetasuna, paralelismoa eta magnitude linealak egiaztatzea.
  • Mekanizatutako produktua egiaztatzeko teknikak.
    • Mekanizazioaren eta gainazal-akaberaren ikurrak.
    • Neurketa-teknikak, betetasuna, angeluartasuna, alderatzaileak, gainazal-analizatzailea, neurtzeko makinak, profilen proiektorea...
    • Gainazal-akabera, zimurtasun ertaineko eta maximoko parametroak...
    • Tamaina, forma eta akabera-maila desberdineko piezen zimurtasuna egiaztatzea, gainazal-analizatzailea erabiliz.
    • Neurketa-akatsak eta egiaztapen-kontrola.
    • Zehaztasuna.
    • Doitasuna eta estimazioa.
    • Akatsen sailkapena.
    • Neurketa-tresnei buruzkoa. Kalibraketa, kontserbazio-egoera, erabilera desegokia.
    • Egiaztatzaileari lepora dakizkiokeenak. Irakurketa okerra, bai paralelismo-akatsa gertatu delako, bai ukipen-presioa okerra izan delako.
    • Piezaren akats geometrikoen ondoriozkoak.
    • Ingurumen-baldintzen ondoriozkoak (tenperatura, hezetasuna...).
    • Akatsak eta haien kausak aztertzea.
    • Neurriak hartzeko aldizkakotasuna.
  • Mekanizatutako produktuaren kalitate-kontrola.
    • Kontrol-jarraibideak.
    • Estatistika-prozesuak eta txostenak.
    • Oinarrizko kontzeptuak:
      • Neurri zentralak edo posiziokoak.
      • Sakabanatze-neurriak.
      • Ibilbidea.
      • Batez besteko desbideratzea.
      • Bariantza.
    • Adierazpen grafikoa:
      • Barra-diagrama.
      • Sektore-diagrama.
      • Kontrol-grafikoak interpretatzeko irizpideak.
      • Egiaztapen-txostenak eta -jarraibideak, eta txostenak egitean eta aurkeztean kontuan hartzeko alderdiak.
      • Mekanizatutako piezen ohiko kalitate-akatsak eta kaiek eragin ditzaketen kausak.

Aurrez jakin beharrekoak

Gomendatzen da planoen interpretazioari buruzko ezagutzak izatea.


Lanbide / Langileak

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak finantzatutako ikastaroak, lehentasunez langileei zuzenduak.

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: