Oinarrizko metrologia

Iraupena
30 ordu
Egutegia
2024-05-06 - 2024-05-21 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og 16:00 - 19:00
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
IMH (Elgoibar)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta

  • Fabrikazioaren eta kalitatearen alorreko profesionalak, kalitatea egiaztatzeko eta kontrolatzeko lanak egin behar dituztenak.

Helburuak

  • Metrologiaren hastapenak: definizioak, erroreak, kontzeptuak.
  • Ekipoak aukeratzeko irizpidea. Gomendioak.
  • Unitate didaktikoak azaltzen diren neurketa-tresna guztiak ezagutzea, eta haiek irakurtzen eta behar bezala erabiltzen jakitea.
  • Ikastaroan zehar aztertuko diren ekipoetan egin daitezkeen okerrak identifikatzea.
  • Perdoi geometrikoen eta azaleko perdoien hastapenak azaltzea.

Edukiak

  • Metrologiaren hastapenak: Erroreak, lexikoa.
  • Neurketa-tresnen ezaugarriak: ahalmena, bereizmena, errepikagarritasuna, doitasuna.
  • Ekipoen aukeraketa. Ziurgabetasun kontzeptua.
  • Neurketa-printzipioak, eta zuzeneko eta zeharkako neurketa-tresnak (kalibrea; trazu-erregela bertikalak; mikrometroak; magnitude angeluarrak neurtzeko tresnak; neurketa diferentzialeko metodoa; neurketa-patroiak; muga-kalibreak; malden, konikotasunaren eta inklinazioaren neurketa; angeluen neurketa trigonometrikoa).
  • Hari bateko parametrorik garrantzitsuenak egiaztatzea.
  • Perdoi geometriko batzuk egiaztatzea, tresna konbentzionalak erabiliz.
  • Kontrol-jarraibideak egitea.
  • Azaleko egoera egiaztatzea.
  • Aipatutako tresnen adibide praktikoak.

Aurrez jakin beharrekoak

  • Planoak interpretatzen jakitea.

Ikastaro honen data guztiak

Egutegia Ordutegia Hizkuntza Prezioa Tokia
2024-06-24 2024-07-09 al, ar, az, og 16:00 - 19:00 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)

Lanbide / Langileak

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak finantzatutako ikastaroak, lehentasunez langileei zuzenduak.

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: