Kalibrazio plana

Iraupena
16 ordu
Egutegia
2026-12-09 - 2026-12-22 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og 11:30 - 13:30
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta

  • Oinarrizko ekipamenduarekin kalibrazioak egin behar dituzten kalitate-teknikariak

Helburuak

  • Neurketa-tresnarik ohikoenak erabiliz neurketa bat egitean zer akats egin daitezkeen jakitea.
  • Kalibreak eta kanpoko zein barruko mikrometroak kalibratzeko plana egitea.
  • Kalibraketa-prozedurak egitea.
  • Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta.

Edukiak

  • Metrologia dimentsionalaren hastapenak. Zenbait kontzeptu azalduko dira labur-labur: errepikagarritasuna, ziurgabetasuna, tenperaturaren eragina... Kontzeptu horietako batzuk praktikan ikusiko dituzte ikasleek.
  • ISO 9001 arauaren konparazioa eta azterketa, ekipamenduen kalibraketari buruzko atalean.
  • Kalibraketa-plan bat zehaztea.
    • Inbentarioa.
    • Maila-diagrama.
    • Ekipamenduaren bizitza-fitxa.
    • Ziurgabetasunaren kalkulua.
    • Identifikazioa.
    • Kalibraketa-ziurtagiriak.
  • Kalibrazio- eta mantentze-plan bat egitea, errege-oin bat eta mikrometro bat kalibratzeko eta mantentzeko.
  • Neurtzeko tresnak eta patroiak mantentzeko jarraibideak
  • Kalibre bat kalibratzeko prozedura bat idaztea.
  • Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta, kalkulu-terminologia berria erabiliz.

Aurrez jakin beharrekoak

  • Metrologiako eta oinarrizko estatistikako ezagupenak izatea.


Ikastaro honen data guztiak

Egutegia Ordutegia Hizkuntza Prezioa Tokia
2026-10-19 2026-10-29 al, ar, az, og 15:30 - 17:30 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)
2026-12-09 2026-12-22 al, ar, az, og 11:30 - 13:30 Gazteleraz %100 subentzionatuta CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio)

Lanbide / Langileak

Lanbidek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta EGFk finantzatutako ikastaroak, lehentasunez EAEko langileentzat.

   

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: