HR Analytics

 

Microsoft PowerBI erabiliz sortutako dashboard-a

Paradigma-aldaketa bat gertatzen ari da, non giza baliabideen kudeaketaz arduratzen den pertsonaren rola arautzaile izatetik negozioari euskarria emateko pertsonen kudeaketaren bideratzaile izatera igaro den.


Zer ematen dugu zerbitzu honekin?

Zure lan-indarrari buruzko datuak antolatzen eta ezagutzen laguntzen dizugu, datuak denbora errealean aztertu eta erabakiak hartu ahal izateko.
Horretarako, zurekin dahsboard pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, Power Bi bidez, zure erakundeak pertsonen kudeaketaren arloan behar dituen adierazle nagusiak uneoro eskura izan ditzazun, hala nola:

HRDashboard_web.jpg 


Langilegoaren KPI orokorrak:

  • Azken 12 hilabeteetako langileen batez bestekoak, sail bakoitzeko
  • Langileen banaketa, sexuaren, adinaren, kontratuaren, antzinatasunaren eta lanbide-kategoriaren arabera…
  • Adin batazbestekoa, antzinatasun batazbestekoak...
  • Soldaten eta kostuen konparazioak, aldika eta langileka/sekzioka/instalazioka.
  • Gizonen eta emakumeen arteko soldata-ekitatea.
  • Orain arteko altak, orain arteko bajak (guztiak kategoriaren, sailaren eta/edo ordezkaritzaren arabera banakatuta)…

Engagement KPIak:

  • Errotazioa, absentismoa, klima: azken 12 hilabeteetako errotazioa, talentuaren errotazioa, talentuaren galeraren %, lotutako kostua…

Prestakuntzako KPIak:

  • Prestakuntza-orduak aurreko urteekin alderatuta, prestakuntza-orduen batez bestekoa, langile bakoitzeko kostuak...
  • Prestakuntza-orduak enplegatu bakoitzeko, batez besteko gogobetetze-maila prestakuntzari dagokionez, kostuak hornitzaile bakoitzeko, hileko ekintzak…

Talentua erakartzeko KPIak:

  • Eskaera-kopurua (hilean), itxitako lanpostu-kopurua (hilean), betetako lanpostu-kopurua pertsona/hilean
  • Prozesuen kalitatea
  • Hautaketa-prozesuen batez besteko denbora
  • Erreklutamendu-iturrien batez besteko kostua, lanpostu bakoitzeko elkarrizketen batez bestekoa…