Zerikasi, zerbitzu eta web berria Debabarrenan

ZERIKASIKO
lan-taldeak Debabarrenerako
prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzu berriaren aurkezpena egingo
du 2008ko apirilaren 4an, goizeko 10:00etan Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuan.
2007ko azaroan jakitera eman zena gogoratuz, ZERIKASI lantaldea zerbitzua antolatzen ibili da azken hiru hilabeteetan eta egindako lanaren berri eta eskainiko duten zerbitzua aurkeztuko dute ostiral honetan.
Dagoeneko 90 erakunde bisitatu du ZERIKASI lantaldeak Debabarrenean formazioari buruzko informazioa pilatzeko eta honela jarraituko du falta diren guztiekin harremanetan jarri eta informazio eguneratua izateko.
Etengabeko Ikaskuntza Euskal Erkidegoko eskualdeetan abiatzen ari da prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzua eta guztiak zentralizatuta daude www.hiru.com webgunean. Info:Olatz Arriola(Tfnoa. 943748271)