Zerikasi, zerbitzu eta web berria Debabarrenan

2008/04/01 00:00:00 GMT+2
ZERIKASI Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Irakaskuntza Zuzendaritzaren Debabarreneko prestakuntzaren bitartekaritza zerbitzu berria da

ZERIKASIKO lan-taldeak Debabarrenerako prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzu berriaren aurkezpena egingo du 2008ko apirilaren 4an, goizeko 10:00etan Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuan.

ZERIKASI Debabarreneko bizilagunei era guztietako prestakuntzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza hurbiltzeko zerbitzua izango da, aurrez aurre eta internet bidez eskainiko dena.

2007ko azaroan jakitera eman zena gogoratuz, ZERIKASI lantaldea zerbitzua antolatzen ibili da azken hiru hilabeteetan eta egindako lanaren berri eta eskainiko duten zerbitzua aurkeztuko dute ostiral honetan.

Dagoeneko 90 erakunde bisitatu du ZERIKASI lantaldeak Debabarrenean formazioari buruzko informazioa pilatzeko eta honela jarraituko du falta diren guztiekin harremanetan jarri eta informazio eguneratua izateko.

Etengabeko Ikaskuntza Euskal Erkidegoko eskualdeetan abiatzen ari da prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzua eta guztiak zentralizatuta daude  www.hiru.com webgunean. Info:Olatz Arriola(Tfnoa. 943748271)