STEAM Active Erasmus+ proiektuaren 6. topaketa

2024/01/30 16:57:00 GMT+2
Steam-Active Erasmus+eko atzerritar bazkideak izan ditugu IMH Campusen.
Elgoibarko IMH Campusen elkartu gara proiektuaren garapenarekin jarraitzeko.

2024ko urtarrilaren 29an bildu gara IMH Campusen STEAM ACTIVE proiektuko bazkide guztiak: Alemaniako (DHBW), Italiako (UNIPG), Greziako (UoP) eta Espainiako (UPV/EHU, IMH Campus) unibertsitateak.

Batzarra UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren eta IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolaren artean antolatu da, eta proiektuaren uneko eta etorkizuneko nondik norakoak eztabaidatu dira.

STEAM-Active proiektuaren helburua da diziplina anitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-sekuentziak sortzea unibertsitateko ingeniaritza-ikastaroetarako.

Sekuentzia horiek ekonomia zirkularra eta genero-ikuspegia dituzte zeharkako ardatz.

Horrez gain, e-learning ikastaroak sortuko dira, diseinatutako materialak ezartzeko interesa duten irakasleak prestatzeko.


Ikusi hemen STEAM-ACTIVE proiektuari buruzko informazio gehiago

STEAM-ACTIVE webgunea