STEAM Active Erasmus+ proiektuaren 5. topaketa

2023/06/21 19:15:00 GMT+2
Lituaniako KTUn (Kaunas Technology University)n elkartu gara proiektuaren garapenarekin jarraitzeko.

2023ko ekainean bildu gara Lituanian STEAM ACTIVE proiektuko bazkide guztiak: Alemaniako (DHBW), Italiako (UNIPG), Greziako (UoP) eta Espainiako (UPV/EHU, IMH Campus) unibertsitateak, orain arte egindako lanaren jarraipena egiteko eta eskola bakoitzean diseinatu eta ezarri behar diren lau proiektuen STEAM proiektuaren lehen diseinua aurkezteko.

Topaketan beste hainbat alderdi landu ditugu:

- Online ikastaroaren pilotaje-prozesua definitzea.
- Irakatsi eta ikasteko lehen estrategia multzoa onartzea eta ebaluazio- eta pilotaje-prozesua definitzea.
- Iraunkortasun-jardueren azterketa.

Ikusi hemen STEAM-ACTIVE proiektuari buruzko informazio gehiago