Ruhr 2010: Makina Erremintaren Museoak Fernando Calleja margolari-eskulturgilearekin Alemaniako Oberhauseneko Feuerlander erakusketan parte hartuko du

2010/07/20 00:00:00 GMT+2
Oraindik baieztatzear badago ere, erakusketa honen inaugurazioan ANGELA MERKER Alemaniako Kantzilerra egotea espero da Oberhauseneko Udaleko talde batekin batera.

Ruhr Arroa Europear Batasunak “EUROPAKO 2010 ESKUALDE KULTURAL” izendatu du;  (FEUERLANDER – REGIONS OF VULCAN). Hau dela eta antolatutako ekintza ugarien artean Oberhauseneko LVR INDUSTRIEMUSEUMak uztailak 25 eta azaroaren 28 bitartean meatzaritza eta burdingintzarekin  erlazionatutako pintura erakusketa dago. Erakusketa honetan 20 herrialde desberdinetako artelan eta bildumak izando dira ikusgai. Hauetako 26 lan museoetako lanak dira: Greensburgeko (Pennsylvania) WESTMORELAND MUSEUM OF AMERICAN ART,  Londreseko IMPERIAL WAR MUSEUM, DEUTSCHE BANK of THYSSEN KRUPP museoetako lana daudelarik besteak beste.

Espainiari dagokionez, aukeratutako artista bakarra, Bilboko Fernando Calleja Gordobil(*) eskulturgile – margolaria izan da. Fernandok formatu handiko bi lanekin parte hartuko du Elgoibarko Makina Erremintaren Museoaren laguntzarekin.

Erakusketa honetan izango diren artelanen artean ALBRECHT DURER, CLAUDE MONET, VICENT VAN GOGH eta abarren lanak aipatu daitezke.

Informazio gehiago...

 

(*) Fernando Calleja Gordobil:

Fernando Calleja Gordóbil margolari bilbotarrak industria siderurgikoarekin estuki loturiko bere lan artistikoetako batzuk jarri ditu ikusgai. Erakusketak formatu handiko bere lanik adierazgarrienetako batzuk biltzen ditu hiru dimentsioko "eskultura eta pintura" modalitatearen baitan.

Bere haurtzaroan Egina baserrian (garai bateko Urizar dorretxea/Bilbo) bizitako giroa islatzen du artistak, burdin-meatzez inguraturik han sortu baitzitzaion honelako gaiekiko zaletasuna.

Metalurgia-inguru bateko berezko materialak erabiltzen ditu. Zaku-oihalen gainean margotzen du, poliester-erretxina eta burdinazko xaflak erabiltzen ditu, baita Bizkaian egondako meatzetatik datozen burdin mineralak ere. Koloreak pigmentu komertzialen eta berak sortutakoen arteko konbinazioak dira.