RESKILLS proiektua ezagutarazten VII Merkalan azokan

2026/11/19 19:01:04 GMT+1
RESKILLS proiektua eta bere orientazio-prozesua aurkezteko aukera izan dugu, eta bertaratutako pertsonei proiektuan parte hartzeko aukera eskaini diegu.

💼 MerkaLan 2026 azokan izan gara RESKILLS proiektua ezagutarazten!

Arrakastatsua izan da Lanbide-k BILBAO EXHIBITION CENTRE (BEC)-en antolatutako VII. MerkaLan 2026 enplegu azoka eta kongresua, 7.000 pertsona baino gehiago igaro baitira, enpleguaren, prestakuntzaren eta aukera profesional berrien inguruan elkartzeko.

🎯 IMH Campus-eko erakustokian RESKILLS proiektua eta bere orientazio-prozesua aurkezteko aukera izan dugu, baita bertaratutako pertsonei proiektuan parte hartzeko aukeraren berri ematekoa ere.

🌱 RESKILLS proiektuaren bidez, pertsonen gaitasunak eta garapen profesionalerako aukerak identifikatu nahi ditugu, etengabeko ikaskuntza eta lan-munduko behar berrietara egokitzea sustatuz. 🤝 Eskerrik asko gure standera hurbildu zareten guztioi, baita Lanbideri ere, enpleguaren eta prestakuntzaren inguruko topagune hau antolatzeagatik!