RESKILLS proiektua ezagutarazten VII Merkalan azokan
💼 MerkaLan 2026 azokan izan gara RESKILLS proiektua ezagutarazten!
Arrakastatsua izan da Lanbide-k BILBAO EXHIBITION CENTRE (BEC)-en antolatutako VII. MerkaLan 2026 enplegu azoka eta kongresua, 7.000 pertsona baino gehiago igaro baitira, enpleguaren, prestakuntzaren eta aukera profesional berrien inguruan elkartzeko.
🎯 IMH Campus-eko erakustokian RESKILLS proiektua eta bere orientazio-prozesua aurkezteko aukera izan dugu, baita bertaratutako pertsonei proiektuan parte hartzeko aukeraren berri ematekoa ere.
🌱 RESKILLS proiektuaren bidez, pertsonen gaitasunak eta garapen profesionalerako aukerak identifikatu nahi ditugu, etengabeko ikaskuntza eta lan-munduko behar berrietara egokitzea sustatuz. 🤝 Eskerrik asko gure standera hurbildu zareten guztioi, baita Lanbideri ere, enpleguaren eta prestakuntzaren inguruko topagune hau antolatzeagatik!