Prestakuntzarako 2011ko laguntza deialdia

2011/07/22 18:41:00 GMT+1
Lanbideren  - euskal enplegu zerbitzua - Administrazio kontseiluak, Uztailaren 14an, prestakuntzarako 2011ko 4 laguntza deialdi onetsi ditu, Hobetuzek kudeatuko dituenak, eta Abuztuaren 4ko EHAA-ean argitaratuko direnak.

Hauek dira jardun-lerroak:

 

  • Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak.

EAEko enpresek prestakuntza-premiak antzemateko diagnosiak egiteko diru-laguntzen deialdia.
Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna
Informazio gehiago...

  • Prestakuntza-ekintza estrategikoak (enpresak).

EAEko enpresek programatutako izaera estrategikoko etengabeko prestakuntzako ekintzak garatzeko laguntzetarako deialdia, enpresa horietako langileen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera.
Informazio gehiago...

  • Langileentzako prestakuntza-ekintzetarako laguntzak.

EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia.  Eskaera Prestakuntza Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek, Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin ditzakete.
Informazio gehiago...

  • Babes- eta laguntza-ekintzak egiteko laguntzak.

Ikerlanak egiteko, produktu eta tresna berritzaileak garatzea eta enpresa eta langileei, lanbide-heziketa eta - mugikortasuneko aukerei buruzko, nahiz lanbide-gaitasunak bideratzen dituzten enplegurako lanbideheziketako ekintzetarako sarbide ezberdinei buruzko informazioa, laguntza eta orientazioa emateko dirulaguntzak.
Informazio gehiago...