Prestakuntza-hobariak. Aplikazioa

2010/05/20 00:00:00 GMT+2
Lanbide Heziketagatik kotizatzen duten enpresek, prestakuntzan egindako inbertsioa berreskuratu ahal izango dute Gizarte Segurantzaren kuoten hobarien bidez.

Enpresen datuen eguneraketa

FTFEk, maiatzaren 6an 2010eko plantilla eta erabilgarri den kreditua eguneratu zuen. Zure kreditua ezagutu nahi baduzu eta nola erabili, gurekin jar zaitezke harremanetan: 943744132 telefonoan edo hemen webaren bidez...

Zein prestakuntzari aplika dakizkioke hobari hauek?

Hobari hauek enpresek angileentzat garatzen dituzten edozein prestakuntzatan aplika daiezke:

  • Makina berrien hornitzaileek emandako prestakuntza

  • Enpresako langileek emandako barne prestakuntzan

  • Kanpokoen emandako prestakuntzan (prestakuntza zentruak, akademiak, aholkularitzak...):

    • Hizkuntzak

    • Lan arriskuen prebentzioa

    • Prestakuntza teknikoa

    • ea

 Enpresen betebeharrak

  • Identifikatu kontabilitatearen aparteko kontuan edo berariazko sailkapen batean prestakuntza-ekintzen eta aplikatzen zaizkion hobarien gastu guztiak, eta guztiei erreferentzia ipini “Enplegurako Lanbide Heziketa”.

  • Hobaritutako prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileei ez kobratu kopururik prestakuntza kontzeptuarengatik.

  • Zerga-betebehar eta Gizarte Segurantzarekin eguneratuta egon, hobariak aplikatzen diren datan.

  • Gizarte Segurantzako kotizazioetako hobarietan aplikatu diren prestakuntza ekintzen zuriketarako dokumentazioa mantendu 4 urtez.

  • Eraldaketa, fusio edo zatiketarik gertatzen direnean, gelditzen diren enpresek prozesuan parte-hartu duten enpresn kreditua bereganatu ahal izango dute. Kasu honetan, egoera zein den adierazi beharko dute.

  • Enpresek prestakuntzaren finantzazioan parte-hartu behar izango dute, prestakuntzaren kostu osoaren ehuneko minimo batzuetan:

    • 10-49 langileen arteko enpresek: %10

    • 50-249 langileen arteko enpresek: %20

    • 250 langiletik goratu enpresek: %40

Lan orduetan prestatutako langileen soldata-kostuek beharrezkoa den kofinantzazio bribatuaren %a betetzen dute.


Langileen Lege-Ordezkariari informazioa (LLO).

Enpresek gutxienez prestakuntza-ekintza hasi baino 15 egun lehenago adierazi beharko diote langileen lege-ordezkariari, ondorengo datuekin:

  • Ekintzen deskribapena: izena, helburuak eta edukiak

  • Zein taldek parte hartuko duten eta parte-hartzaileen kopurua

  • Aurreikusitako egutegia

  • Baliabide pedagogikoak

  • Parte-hartzaileen hautaketa irizpideak

  • Prestakuntza-ekintza egingo den tokia

  • Aurreko ekitaldiko prestakuntza-ekintzen balantzea

 

Enpresek balditza hauek ez badituzte betetzen ezingo dute hobaria aplikatu dagokion prestakuntza ekintzan.

LLOk txosten bat idatzi ahal izango du ekintza hauen inguruan, aurrez aipatutako informazioa jaso eta 15 egunetako epean. Epea amaitu ondoren eta ez bada txostenik egin, izapidea bete dela ulertuko da.

LLOri aurkeztu beharreko eredua lorzteko, sakatu hemen (gazteleraz)...