Prestakuntza-hobariak. 2013ko Kreditua eguneratu.

2013/04/24 23:00:00 GMT+1
Enplegurako Prestakuntzaren Fundazio Tripartitak (FTFE) apirilaren 25ean eguneratu egin ditu lanbide heziketako kuotei eta enpresen langileei buruzko datuak.

Iazko batez-besteko langile kopuruari, lanbide heziketako kuotari eta kotizazio kontuei buruzko informazioa eskuragarri dago, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (TGSS) emango duen datuen arabera.

Honela enpresek 2013rako prestakuntzarako erabilgarri izango duten  kreditua ezagutu ahal izango dute.

Enpresek laguntza  hauek zuzenean kudeatu ditzakete edo baita “Enpresak Taldekatzea”ren bidez. IMHk “IMHren Enpresa-Taldea”ren bidez, enpresa parte-hartzaileei jakin arazpenak, dokumentuen kudeaketa, hobaritzeko diru kopuruen kalkulua eta abarrak kudeatzen dizkie, haien prestakuntza finantzatzeko aukera erraztuz. IMHren Enpresa-Taldean sartzeko zer egin behar den jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo telefonoz 943744132.

Sistema hau HOBETUZ laguntzen osagarria da. Enpresak prestakuntzarako kreditua agortzen badu, urtero HOBETUZ - Eusko Jaurlaritzak ekintza estrategikoetarako Deialdian eskaera egin dezake (azken deialdiko arautegia ezagutzeko sar zaitezke esteka honetan)

Enplegurako Prestakuntzaren Fundazio Tripartita (FTFE)...