Prestakuntza-ekintza estrategikoak (Enpresak). 2012ko deialdiak
- Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak 35 langile edo gehiagoko plantilla duten enpresek eskatu ahal izango dituzte; baita 50 langile edo gehiago dituzten enpresa taldeek ere. 
-  Elkarren osagarriak izango dira deialdi honetan aipatzen diren  dirulaguntzak eta etengabeko prestakuntzarako Estatuko ereduak barne  hartzen dituen hobariak. Ondorio bezala, hobarien estatu-sisteman  ekitaldirako dagoen kreditua kontsumitu beharko dute enpresek.  Bestela, azken dirulaguntzatik kontsumitu ez den kredituaren kopurua  deskontatuko da.
- Proiektuaren egite-garaia 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko ekainaren 28rartekoa izango da.
- Prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 eta gehienez 270 orduko iraupena izango dute.
- Eskaerak www.hobetuz.com orrian egongo diren arauzko eredue-tan beteko dira.
-  Eskaera aurkeztu aurretik, eskatzaileak laguntzaren xede diren  prestakuntza-ekintzak Langileen Ordezkaritza Legalari (LOL) azalduko  dizkio, eta honek 15 eguneko epea izango dute txostena egiteko. Txosten  hori eskaerarekin batera aurkeztuko da.
- Eskaerak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 8an amaituko da.
IMHko  LANERAKO PRESTAKUNTZA taldetik enpresen eskura jartzen dugu daukagun  esperientzia eta Prestakuntza-Planak egin, aurkeztu eta kudeatzeko  garatu dugun metodologia.
Interesaturik egonez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan
Deialdiko testua irakurtzeko, sakatu hemen.