Polipastoa: Diseinu Mekanikoko ikasleen lehen erronka

2025/12/10 12:01:00 GMT+1
Taldeka lan eginez, polipasto bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta testeatu dute, diseinu mekanikoaren oinarrizko fase guztiak euren kabuz biziz.

IMH Lanbide Heziketako Goi Mailako Diseinu Mekanikoko ikasleek lehen erronkari amaiera bikaina eman diote.

Proiektuaren emaitza ezin hobea izan da: polipasto guztiek diseinatutako karga - eta handiagoa ere - arrakastaz eutsi dute. Ikasleek euren sistemak probatzeko aukera izan dute, eta testeoa beraiek egin dutenez, giro alaia, barre ugari eta motibazio handiko lan-dinamika sortu dira.

Erronkaren bidez ikasleek gaitasun teknikoak ez ezik, lan munduan funtsezkoak diren zeharkako trebetasunak ere landu dituzte: talde-lana eta elkarlana, arazo-konponketa, antolaketa eta denboraren kudeaketa, komunikazio teknikoa eta dokumentazioa.

Lehen erronka honek diseinu mekanikoaren mundura benetako sarrera praktikoa eskaini die, ikasitakoa benetako piezetan eta sistemetan aplikatuz.

Zorionak egindako lanagatik!