Polipastoa: Diseinu Mekanikoko ikasleen lehen erronka
IMH Lanbide Heziketako Goi Mailako Diseinu Mekanikoko ikasleek lehen erronkari amaiera bikaina eman diote.
Proiektuaren emaitza ezin hobea izan da: polipasto guztiek diseinatutako karga - eta handiagoa ere - arrakastaz eutsi dute. Ikasleek euren sistemak probatzeko aukera izan dute, eta testeoa beraiek egin dutenez, giro alaia, barre ugari eta motibazio handiko lan-dinamika sortu dira.
Erronkaren bidez ikasleek gaitasun teknikoak ez ezik, lan munduan funtsezkoak diren zeharkako trebetasunak ere landu dituzte: talde-lana eta elkarlana, arazo-konponketa, antolaketa eta denboraren kudeaketa, komunikazio teknikoa eta dokumentazioa.
Lehen erronka honek diseinu mekanikoaren mundura benetako sarrera praktikoa eskaini die, ikasitakoa benetako piezetan eta sistemetan aplikatuz.
Zorionak egindako lanagatik!

