Ovidio Campello, IMHko fundazioko hasierako partaidearen heriotza

2011/07/25 23:00:00 GMT+1
IMHren sorreran sindikatuetako ordezkari bezala hartu zuen parte uztailaren 24an hil berri den Ovidio Campellok.

Uztailaren 24an, Ovidio Campello hil zen gaixotasun luze baten ondorioz. Ovidio IMHko lehen patronatuko partaide izan zen, sindikatuen ordezkari (Ovidio CCOOko ordezkari txandakatu egiten zen ELAko Iñaki Bengoetxea eta UGTko Roberto Aizpuruarekin, 1989 urtearen inguran Euskadiko hiru sindikatu nagusiak, alegia).  IMHren sorrera bizi izan zuen eta azken urteetan gertuko lan harremanak izan ditu IMHrekin politikan egokitu zaion lana dela eta, bai Gipuzkoako batzarkide, bai Elgoibarko Udaleko zinegotzi.

Hemen duzue IMHren fundazioaren 20. urteurrenean bideoan jasotako bere hitzak:


Hileta gaur izango da Elgoibarko San Bartolome parrokian 19:00etan.

Gure esker zintzoa Ovidiori hasieran eta orain, IMHgatik egindako guztiagatik.