Cartajenako Solar Racen parte hartu du IMHko Eguzki car taldeak

2011/10/18 00:00:00 GMT+2
Heziketa zikloetako ikasle eta irakaslez osatutako boskoteak fotovoltaikoaren kontsumo lasterketan izandako esperientzia positiboki baloratu dute

 

Espainia, Frantzia, Italia, Hungaria eta Belgikatik etorritako 26 prototipok lehiatu dute Cartajenako Murtziako Solar Racen urriaren 15-16an, eta 9 parte hartzaile izan dira energia fotovoltaikoarekin hornitutako ibilgailuekin lehiatu dutenak, hauen artean Elgoibarko IMHko Eguzki car (*). Fotovoltaikoetan irabazlea Helios II frantsesa izan da, bataz beste 3,38 Wh/km emaitzarekin.

Ingurumenaren jasangarritasunarekin zerikusi zuzena duen kontsumo-lasterketa hau Espainiako estatutan antolatzen den bakarra da modalitate honetan, hau da, irabazlea ez da azkarrena baizik eta denbora gutxien energia gutxien kontsumitu duena.

Lasterketako hiru egun trinko izan dira, eta Elgoibarkoek box-eak behin baino gehiagotan erabili behar izan dituzte doitze mekanikoak egiteko. Murtziakoa estreinaldia izan da IMHkoentzat eta esperientzia prestakuntza aberasgarritzat hartu dute IMHko heziketa zikloetako irakasle-ikasleek. Solar Racen ikasitakoarekin, hurrengo fasean Europan lehiatzeko aukerak aztertuko dituzte.

Zorionak beraz Murtziako esperientzia bizi izan duten, Marcos Zaldibia eta Dani Ruiz. ikasleei eta Aitor Aramburu, Ibai Moreno eta Ruben Odriozola irakasleei, eta baita IMHn proiektuan parte hartu duten irakasleei: Juan Ignacio Irizar, Igor Larrañaga, Iñaki Iraola, Jon Egaña, Aitor Lopez...

Eta eskerrik asko Elgoibarko Udal Kirol Patronatuari, IMH Eguzki autoaren probetarako Mintxetako pista erabiltzen uzteagatik.

(*) 2010eko amaiean IMH Tknikan sortutako eguzki-auto prototipoari egokitzapenak egiten hasi zen, prestakuntzan ikasleekin alderdi mekanikoan eta muntaikoak lantzeko. IMH Eguzki-car autoarentzat lehenproba ofiziala Murtziako Solar Race izan da eta proiektuaren hurrengo fasea Europakoa izango da 2012an Alemanian.

 

 

Eguzki-car autoari buruzko aurreko albisteak...