Ingeniaritza Dualeko ikasleak Tianjin-Txinako bidaia prestatzen

2014/09/18 23:00:00 GMT+1
Atzerriko misioa garatzeko Jon Ansorregi azkoitiarrak kalitate gaietan jardungo du lanean, Koldo Rodriguez amurriotarrak mantentze arloan eta Jeray Serrano funestarrak prozesu eta programazio kontuetan.

Ingeniaritza Dualeko 3 ikasle Tianjin-Txinara joango dira urriaren 13an Atzerriko Misioa egitera eta bueltan izango ditugu abenduaren 19rako. Azken urteetan ingeniaritzako hainbat ikaslek Txinako bidea egin dute azken kurtsoa abiatu aurretik egiten den atzerriko misioan; hain zuzen udaberri honetan ETBHOY saioan elkarrizketatu zuten Txinatik itzuli zen Igor Aguirre ikasle ohia.

Oraingoan ere zorte on hiruroi!

Txinako Tianjingo AFZ-CSMC Institutuari buruzko informazioa...