IMHk Txinan dauden euskal enpresei lanbide heziketako plataformaren bidez lagunduko die

2014/03/28 01:00:00 GMT+2
Tianjin-go AFZ-CSMC eta IMH-AFM erakundeek elkarren arteko akordioa sinatu dute martxoaren 25ean, Lanbide Heziketako sistemaren bidez Txinan dauden euskal enpresei laguntzeko plataforma sustatzeko.

Joan den martxoaren 25ean Tianjingo Lanbide Heziketako AFZ-CSMC ikastetxeen eta IMH eta AFMren arteko akordioa sinatu zen, lanbide heziketako sistematik Txinan dauden euskal enpresei laguntzeko plataforma egonkorra sustatzeko. Helburua da beharrezkoak dituzten pertsona kualifikatuak eskaintzea.

Sinadura ekitaldian Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuordeak parte hartu zuen lekuko bezala. 2013ko urrian CSMC ikastetxean IMHrekin elkarlanean Produkzioaren programazioko ikastaroa abiatu zen eta esparru honen baitan kokatzen da sinatu berri den akordio hau.