Informazio puntu berria IMHn

2004/11/05 01:00:00 GMT+2
Bezeroari arreta-eskaintza hobetzeko helburuarekin plataforma berria ezarri da Harreran web-gunerako sarrerarekin

Bulegoko ordutegitik kanpo etortzen diren pertsonak informazioa jaso ahal izan dezaten, Informazio puntua ezarri dugu IMHko harreran. Katalogoak eskura izateaz gain, Konputagailua ezarri dugu IMHko web orriaren bidez kontsulta egiteko: Iraunkorreko ikastaroak, Matrikulazio beharrak, albisteak, IMHko formazio eta zerbitzu eskaintza, eta abar. Informazio puntuko webgunetik ere galdera-eskariak epostaz egin ahal izango dira.

Honetaz gain, postontzia dago konputagailuren ondoan eta honela, bertaratzen dena, eposta erabili edo txarteltxoan idatz dezake zeri buruzko informazioa nahi duen. IMHtik berehala jarriko gara berarekin harremanetan, bere beharrari erantzuteko.

Azkenik, eraikuntzaren planoa ere ezarri dugu, bai Harreran eta baita Eraikuntza Teknologikoaren sarreran ere. Hemen gelen kokaera aurkituko dugu, indarrean dagoen astean hasten diren ikastaroen zerrenda ere, eta jardunaldi, mintegi edo aurkezpenik badago, panelean adieraziko da kartel bidez (barratxoen zain gaude eta foko-argi mota ezberdinak probatzen, gai hau isteko).

Planoa ezarri dela eta gelen seinalizazioa eguneratzeko aprobetxatu dugu, IMH sortu zenetik aldaketa ugari eman direlako. Aldaketak egiterako orduan, informazioa zehatz, modu sinplean, garbi eta euskararen presentzia kontutan izanik egin dira.