Iñaki Hernandez IMHko ikaslea World Skills Spain probetarako prest

2013/01/30 01:00:00 GMT+2
Otsailaren 13an abiatuko da Madrilen lanbide heziketako estatu mailako txapelketa

Iñaki Hernándezek Larraitz Urangaren lekukoa hartu du eta Eusko Skillsen urrezkoa lortu ondoren, Madrilen izango da Euskadi ordezkatzen, CNC torneaketa modalitatean.

Goi-mailako heziketa zikloetako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa ikasten diharduen IMHko ikasle azpeitiarra da Iñaki. Iaz IMHn ikasten hasi zenean maiatzean burutu ziren Eusko Skills probetarako prestatu zen eta emaitzak ezin hobeak izan ziren. Azarotik hona lanpetuta dabil, alde batetik bigarren maila ikasten eta lanean HEZIBI alternantziako eredua jarraituz, eta bestetik Espainiako Skills probak prestatzen.

Iñakik Jon Egaña irakaslea du tutore-bidelagun. Jonek ere badu esperientzia aurreko urteetako skills lehiaketetan parte hartu baitu. “Lan fina egiten dihardu Iñakik eta ondo prestatuta iritsiko da Madrilera” ziurtatu du. Lortuko ote du Iñakik urrea eskuratzea Madrilen, Larraitzek egin zuen bezala?

Madrilgo World Skills-ak otsailaren 13-16 bitartean antolatu dira IFEMAn, formazio azokarekin bat eginik, eta 17an sari banaketa izango da. IMHk ikasle-tutore partaidetzaz gain, aditu ordezkaritza ere izango du.

Skillsak lanbide heziketaren sustapenerako antolatzen dira urtetik urtera eta Euskadi mailan Tknikak antolatzen ditu.

Elementu erlazionatuak