Lanbide Heziketako Skills 2011, aitortza ekitaldiren bideoa

2011/05/20 00:00:00 GMT+2
Euskal Erkidegoko heziketa zikloetako ikasle, irakasle, ikastetxe, enpresa babesle eta agintariak elkartu dira Eusko Jaurlaritzan Euskoskills eta Spainskills olinpiadetako aitortza egiteko

Iturria: Irekia - Gobierno Vasco

Ikusi hemen ekitaldiko argazkiak...

Eusko Jaurlaritzako Lakuako Areto Nagusian elkartu dira gaur Euskoskills eta Spainskills olinpiadetako lana aitortzeko Euskadiko lanbide heziketako parte hartzaileak.  Ekitaldian Hezkuntza Saileko ordezkaritza zabala izan da: Isabel Celaa Sailburua, Carlos Crespo Lanbide Heziketako Sailburuordea, Mari Jose Madariaga Lanbide Heziketako Zuzendaria, Jose Luis Elorza Etengabeko prestakuntzako Zuzendaria eta Euskadiko Skills antolatzaile ibili den Tknikako Iñaki Konde, besteak beste.

Madrilen apirilean burutu zen Spainskills lehiaketan parte hartu zuten heziketa zikloetako ikasleak igo dira oholtzara aitortza diploma jasotzeko. Euskoskillseko parte hartzaileentzat ere egon da oparitxo bat.

Zorionak berriz ere parte hartzaile eta sarituei eta eutsi goiari Londresen urrian Worldskillsen parte hartuko dutenei, bereziki gure fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko ikasle eta urrezko skills den Larraitz Uranga Larreari!