IMHn euskaratutako makinak inauguratu ditu Gipuzkoako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatu Fernando Tapiak
Aldunarekin batera Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusi Xabier Huitzi eta teknikaria Gotzon Egia hurbildu dira Elgoibarrera, IMHko Goazen euskara planak 2005 urtean emandakoa ezagutzeko. Bisitan zehar, planaren baitan gauzatu den makinen euskaratzearen lekuko izan dira. 2005 urteko kudeaketa planean, IMHra etortzen diren ikasle zein langileen formazioa euskaraz osoki garatu ahal izateko, tailerrean dauden makinak euskaratzea aurreikusi zen. Horretarako, makinen kontrolak egiten dituzten FAGOR enpresarekin harremanetan jarri eta Fagor Kontrolarekin funtzionatzen duten makinen interfaza egokitu zen. Beraz, euskara sustatzeko ahaleginean IMHko produkzioko 11 makinak 5 hizkuntzatan erabil daitezke: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta alemana, alegia.
IMHko GOAZEN ekimenak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
Datorren martxoaren 23an, IMHk, Elgoibarko Udala eta Ahize-AEK aholkularitzarekin batera prentsaurreko batean azalduko dute Goazen euskara planaren 2005eko balantzea. Aurkezpena Udaletxean egingo da arratsaldeko 18.30etan.