IMHko POI metodologia EHUko udako ikastaroetan
Tknikako
Axun Larrañagak zuzendutako 2 egunetako jardunaldia Iñaki
Mujika Lanbide Heziketako Sailburuordeak irekiko du eta hezkuntza
munduko hainbat ordezkarik parte hartuko dute. Uztailaren 17an
KEI-IVAC, Euskal Herriko Eskola Kontseilua, eta kasu praktikoak IMH eta Don
Boscoko arduradun eta ikasleen eskutik. Uztailaren 18an
Katalunia, Erresuma Batua eta Finaldiako kasuak ezagutu ahal izango dira.
Euskal curriculum berria ezagutu eta ekintzailetasuna bideratuko duten gaitasun berrien garapenerako metodologia berriak praktikatzea izango da ikastaro honen helburua.
Jardunaldi honetan IMHko ordezkaria den Imanol Iturriak, Makina Erremintaren Institutuko Heziketa Zikloen Ikasketa Burua eta Fabrikazio Arloko irakasleak, POI proiektuetan oinarritutako irakaskuntza metodologia praktikatzen du bere lantaldearekin duela 4 urte, ikasleak irakaskuntza prozesuan inplikatuz. Izan duen emaitza positiboen ondorioz, IMHko ziklo guztietan POI metodologiaren zabalkuntza sustatu du, IMHko diseinu arloko Promot proiektuarekin batera.
EHUko udako ikastaroko H8 jardunaldia - Ikusi egitaraua...