IMHko POI metodologia EHUko udako ikastaroetan

2008/07/15 23:00:00 GMT+1
“POI, Balio ekintzaileak garatzen dituen metodologia” izenburuarekin aurkeztuko da Donostian Elgoibarko IMHko hitzaldia, “Ekiten ikasi, hezkuntza sistemaren gainditu gabeko ikasgaia” jardunaldiaren barruan.

Tknikako Axun Larrañagak zuzendutako 2 egunetako jardunaldia Iñaki Mujika Lanbide Heziketako Sailburuordeak irekiko du eta hezkuntza munduko hainbat ordezkarik parte hartuko dute. Uztailaren 17an KEI-IVAC, Euskal Herriko Eskola Kontseilua, eta kasu praktikoak IMH eta Don Boscoko arduradun eta ikasleen eskutik. Uztailaren 18an Katalunia, Erresuma Batua eta Finaldiako kasuak ezagutu ahal izango dira.


Euskal curriculum berria ezagutu eta ekintzailetasuna bideratuko duten gaitasun berrien garapenerako metodologia berriak praktikatzea izango da ikastaro honen helburua.


Jardunaldi honetan IMHko ordezkaria den Imanol Iturriak, Makina Erremintaren Institutuko Heziketa Zikloen Ikasketa Burua eta Fabrikazio Arloko irakasleak, POI proiektuetan oinarritutako irakaskuntza metodologia praktikatzen du bere lantaldearekin duela 4 urte, ikasleak irakaskuntza prozesuan inplikatuz. Izan duen emaitza positiboen ondorioz, IMHko ziklo guztietan POI metodologiaren zabalkuntza sustatu du, IMHko diseinu arloko Promot proiektuarekin batera.


EHUko udako ikastaroko H8 jardunaldia -  Ikusi egitaraua...