IMHko Heziketa Zikloen Diploma eta Sari banaketa

2021/06/10 18:30:00 GMT+2
19IMHSARIAK atalean, goi-mailako ikasle aipagarria Arkaitz Altzibar zumaiarra izan da, erdi-mailakoa Alberto Arribas soraluzearra eta elgoibartar aipagarria Hodei Lemos.

Gaur, covid-ak eragin duen segurtasun neurriak mantenduz, Heziketa Zikloetako goi mailako ikasleen ikasturte amaierako lehen ekitaldia egin dugu eta bihar erdi mailakoen txanda izango da.

212 ikaslek etapa berri bat hasi dute. Hauetatik Lantotiko Prestakuntza 184 ikaslek egin dute, Duala 16k eta Espezializazioa 12k.

Pandemiaren ondorioak aurre eginez, merkatu profesionalera atera eta etapa berri bati ekiteko ilusioz beteta dauden gazteen promozio berri honek dena eman dute beren erronkei aurre egiteko.

Bestalde, IMH Sarien "19IMHSARIAK" sarien atalean, osasun-alertak sortu duen egoera ekonomiko konplexua dela eta, enpresen parte-hartzea eta babesa beste urte betez atzeratu dugu. Aurten ikasle aipagarrien aitortza mantendu dugu.

Arkaitz Altzibar Eizagirre zumaiarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioa ikasi du eta praktikak Itziarko enpresa baten amaitu ondoren, lanean jarraituko du bertan.

Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Alberto Arribas Luque soraluzearra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mekanizazioa ikasi du eta Praktikak Bergarako enpresa baten egin ondoren, goi-mailako ziklo bat ikasten jarraituko du.

Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria Hodei Lemos Bao izan da. Mantentze Lan-elektromekanikoa ikasi du eta berak ere goi-mailako zikloa ikasten jarraituko du. Hodeik Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso du sari banaketa ekitaldian.

Bakoitzak 150 euroko boltsa jaso dute saritzat.


Zorionak ikasle guztiei, baita irakasleei eta senideei ere, dagokizuen aldetik!