IMH Sanlo kadete neskak, puntu baten faltan

2012/03/04 00:00:00 GMT+1
Denboraldi bikaina daramate Euskal Ligan iraunkortasuna lortu ondoren eta Euskadiko Txapelketarako txartela lortzeko zorian daude

 

Sanloko IMH kadete neskek denboraldi zirarragarria daramate eta atsedena hartu gabe jarraitzen dute, atzo Kukullagaren kontrako berdinketaren ondoren. Atzoko partidan urduritasuna ez zen falta izan, eta lehen zatian galtzen joan ondoren, bigarrenean berdindu eta gutxigatik irabazten jarri baziren ere azken minutuak bihotzekoak emateko modukoak izan ziren, eta 29-29eko emaitza azken segunduak arte ez zen garbi gelditu! Sailkapena lortzeko 2 partida falta dira eta puntu bat lortu beharko dute Euskadiko Eskubaloiko txapelketaren finalera pasatzeko. Gogor neskak, zuek bai!!

 

Eskubaloiko Euskal Liga, IMH Sanlo kadete nesken sailkapena...