IMH eta La Caixaren arteko hitzarmenak Alboka gazteen laneratze proiektua abiatu du

2014/11/14 01:00:00 GMT+2
Kualifikazio baxua eta hezkuntza arautua jarraitzeko zailtasunak dituzten gazteek zeharkako gaitasunak eta gaitasun teknikoak lantzeko prozesu bat garatuko dute proiektuari esker.

La Caixa Gizarte Ekintza eta IMHko ordezkariek ALBOKA proiektuari hasiera ematen dion hitzarmena sinatu dute gaur.

ALBOKA Proiektua La Caixa Gizarte Ekintzak finantzatuko du, IMHk eta Kalexka elkarteak garatuko dute eta Elgoibarko Udalaren Ongizate Sailarekin elkarlanean egingo da; IMHko instalazioak eta Udalak utzitako instalazioak erabiliz.

ALBOKA proiektua hezkuntza sistema arautuan sartzeko zaitasunak dituzten kualifikazio baxuko 18-30 urte bitarteko gazteentzako prestatu da.

ALBOKA proiektuaren helburua da parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea, gizarte-laneratze prozesu espezializatu baten bidez, non jarreren inguruko gaitasunak eta gaitasun teknikoak landuko diren, hezkuntza arauturik ez dagoen Debabarrenko sektore eta lanbideetan integratu ahal izateko.

Proiektuaren berezitasun berritzaileenak dira batetik behar soziala eta ekonomikoa uztartzen direla, hau da, pertsonen gizarteratze beharra Debabarrenean tradizio luzeko sektore eta lanbideen beharrarekin uztarketa; eta bestetik proiektuan parte hartzen duen eragileen adituek elkarlan estuan arituko direla prestatuko dituzten pertsonen beharren arabera jarraipen indibiduala eta gertukoa eginez.

ALBOKA proiektuak hainbat erakunderen elkarlana izango du, besteak beste Azkoiti, Eibar, Deba, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Enplegu eta Gizarteratze Saila eta Ermuko Gurutze Gorria.


La Caixa Obra Social, bidelaguna

Dagoeneko laugarren elkarlana da La Caixa Gizarte Ekintzak egingo duena IMHrekin, gizarteratze zailtasunak dituzten kolektiboen integrazio proiektuak garatzeko. 2008an etorkinen integrazio proiektua izan zen; 2010ean  Ixutu proiektua eta 2012an Hirusta proiektua.