Hirusta proiektuak prestakuntza abiatu du

2012/12/11 00:00:00 GMT+1
30 ikaslek ekin diote La Caixa Gizarte Ekintzak diruz lagundutako proiektuari.

Hirusta proiektua La Caixa Gizarte Ekintzak diruz lagundutakoa da eta IMH eta Fundacion Fondo Formacion-en artean, elkarlanean dihardugu proiektuan lanean.

Hautaketa prozesua egin ostean, 30 pertsonekin hasi zen atzo ikastaroa. Goizetik ikastaroko aurkezpena egin eta IMHko instalazioak eta Makina Erremintaren Museoaren bisita egin ostean, zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa abiatu genuen, laguntza psikosoziala eta jarrera gaitasunak landuko direlarik.

Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa egin ostean, urtarrilaren 14an,  komertzioa edo fabrikazio mekanikoan oinarritutako ikastaro teknikoak hasiko dira.  Prestakuntza teknikoa egin ondoren, inguruko enpresetan praktikak egiteko aukera emango diegu parte hartzaileei.