Ikastaro berria: plano mekaniko eta galdaragintzakoen interpretazioa
2006/07/27 23:00:00 GMT+1

Metal arloan lan egiten dutenentzat FTFEak %100era subentzionatuta eta sektoreko eta gaia garatzen duten inguruko enpresei zuzendua. Ikastaroaren hasiera: 2006ko irailak 18.
Plano mekaniko eta galdaragintzakoen interpretazio ikastaroa helburu zehatzak erreparatutako prestakuntza osatuko du:
Helburuak:
- Plano mekanikoak eta galdaragintzakoen irudikapenerako teknika egokiak erabili.
- Multzo sinpleko plano mekanikoak behar bezala interpretatu eta zatiketa egin. Material-zerrenda bat egin. Oinarrizko elementu komertzialeen tauleetatik baliogarriak diren datuak lortu.
- Galdaragintza eta Eraikuntza metalikoan multzo sinpleko planoak behar bezala interpretatu eta zatiketa egin. Material-zerrenda bat egin. Oinarrizko elementu komertzialeen tauleetatik baliogarriak diren datuak lortu.
Edukiak:
- Marrazki industrialean erabilitako bideak: sailkapena eta aplikazioa.
- Proiekzio ortogonalak: (altxaera, oinplan eta zorua).
- Krokizatua: Pieza baten bisten hautapena.
- Normalizazioa.
- Elementuen irudikapen sinbolikoa: hariak, torlojuak, kaiak, azkoinak, etab.
- Gainazaleko seinuak.
- Tolerantziak.
- Eskalak: normalizatutako eskala, honen izendapena eta interpretazioa.
- Akotazioa: sistemak eta motak.
- Etendurak: etendura lerroak.
- Xehetasunak: Interpretazioa eta xehetasun motak.
- Sekzioak: Orokortasunak eta sekzio motak.
- Forma komertzialak.
- Multzo mekanikoen zatiketarako zerrendak egin.
- Profil laminatuak: irudikapen eta akotazioa.
- Profil taulak, txapak, biribilak, hodiak, etab.
- Metal egiturak eta galdaragintzarako planoen zatiketa zerrendak egin.
- Planoen interpretazioa.
Egutegia:
- Ikastaroaren hasiera: 2006/09/18
- Ikastaroaren amaiera: 2006/10/31
- Ordutegia: 17:00tik 19:00ra Astelehenetik Ostiralera
- Iraupena: 60 ordu