Ikastaro berria: plano mekaniko eta galdaragintzakoen interpretazioa

2006/07/27 23:00:00 GMT+1
Metal arloan lan egiten dutenentzat FTFEak %100era subentzionatuta eta sektoreko eta gaia garatzen duten inguruko enpresei zuzendua. Ikastaroaren hasiera: 2006ko irailak 18.

Plano mekaniko eta galdaragintzakoen interpretazio ikastaroa helburu zehatzak erreparatutako prestakuntza osatuko du:

Helburuak:

  • Plano mekanikoak eta galdaragintzakoen irudikapenerako teknika egokiak erabili.
  • Multzo sinpleko plano mekanikoak behar bezala interpretatu eta zatiketa egin. Material-zerrenda bat egin. Oinarrizko elementu komertzialeen tauleetatik baliogarriak diren datuak lortu.
  • Galdaragintza eta Eraikuntza metalikoan multzo sinpleko planoak behar bezala interpretatu eta zatiketa egin. Material-zerrenda bat egin. Oinarrizko elementu komertzialeen tauleetatik baliogarriak diren datuak lortu.

Edukiak:

  • Marrazki industrialean erabilitako bideak: sailkapena eta aplikazioa.
  • Proiekzio ortogonalak: (altxaera, oinplan eta zorua).
  • Krokizatua: Pieza baten bisten hautapena.
  • Normalizazioa.
  • Elementuen irudikapen sinbolikoa: hariak, torlojuak, kaiak, azkoinak, etab.
  • Gainazaleko seinuak.
  • Tolerantziak.
  • Eskalak: normalizatutako eskala, honen izendapena eta interpretazioa.
  • Akotazioa: sistemak eta motak.
  • Etendurak: etendura lerroak.
  • Xehetasunak: Interpretazioa eta xehetasun motak.
  • Sekzioak: Orokortasunak eta sekzio motak.
  • Forma komertzialak.
  • Multzo mekanikoen zatiketarako zerrendak egin.
  • Profil laminatuak: irudikapen eta akotazioa.
  • Profil taulak, txapak, biribilak, hodiak, etab.
  • Metal egiturak eta galdaragintzarako planoen zatiketa zerrendak egin.
  • Planoen interpretazioa.

Egutegia:

  • Ikastaroaren hasiera: 2006/09/18
  • Ikastaroaren amaiera: 2006/10/31
  • Ordutegia: 17:00tik 19:00ra Astelehenetik Ostiralera
  • Iraupena: 60 ordu

Harremanetarako pertsona:

Ane Iriondo