Hezkuntza Coachinga, ikasgeletako lan filosofia berria

2011/06/06 23:00:00 GMT+1
IMHk bere irakasleen prestakuntzaren eta ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen berrikuntzan sinesten du, eta horregatik, heziketak duen beharra ezagututa, irakasleei zuzenduriko laguntza berria eskaintzen du, euren ikasleen potentziala garatu eta ateratzen lagunduko dien erreminta berrien bitartez.

 Ekintza berri honetarako, Goizalde Santamarinaren esperientzia dugu lagungarri. Goizalde INCRESSeko, enpresa eta ikastetxeei pertsonen kudeaketan laguntzen dien IMHko aholkularitza, prestakuntzako arduraduna da, baita coach exekutibo ziurtatua ere.

Azken urte honetan, INCRESS alor desberdinetako irakasleekin aritu da indibidualki lanean coachinga aplikatuz. Proiektu hauen helburua, coachee edo coaching prozesuan dauden pertsonak, beraien eta beraien ikasleen errendimendua ahalik eta gehien azaleratzeko landu behar dituzten alderdiez ohartzea izan da.

Prozesu hauetan “izanez izan vs eginez izan” bereizketa landu da, “ni horrelakoa naiz” pentsamoldea utzi eta “nik egingo dut” pentsamoldera pasatzeko. Emaitza oso positiboa izan da eta bertan parte hartutako irakasleak, coachinga oso erreminta baliagarria dela ikusi dute, bai beraientzat eta bai zailtzat zituzten ikasleekin lan egiteko ere. Orain, irakasleak coachee izateari utzi diote, coach bihurtzeko, eta Goizalderen esanetan, lan modu egokia izan da.

Coachinga taldean ere erabili daiteke, eta alderdi honetatik, Kantabriako zentro garrantzitsuenetako batean hezkuntza coaching prozesu bat burutu du INCRESSek. Esperientzia positibo eta aberasgarria izan da erabat, zentro honetako zuzendariordeak esan digunez, “lan egiteko modu honek ikasle batzuekin lan egitea galarazten ziguten freno eta sineskeriak aurkitzen lagundu baitigu”, eta dinamika honen eta ikasitakoaren aplikazioari esker, coachinga bezalako erreminta batek hezkuntza arloan aplikatu ezkero duen potentziala ikusi ahal izan dugu.

Ikusi Goizaldek hezkuntza coachingari buruz dioena (elkarrizketa osoa ikusteko sakatu hemen):