"Fabrikazio Aditiboaren Astea" ingeniaritzako ikasle frantsesentzat

2024/03/28 11:20:00 GMT+2
Esperientzia aberasgarria izan da Bordeleko ENSMAC Ingeniaritza Dualeko ikasleekin batera bizi izan duguna.

IMH Campusek Mekanika eta Materialetako Ingeniaritza Dualeko azken ikasturteko talde frantsesa hartu du, hirugarren urtez jarraian,  Fabrikazio Aditiboko gure Arloan neurrira egindako prestakuntza espezifikoa emateko. Prestakuntza osatzeko, arlo horretan esanguratsuak diren Bronymec, Mizar Additive Manufacturing eta Tecnalia bisitatu dituzte, eta hainbat sektoretan teknologia horien aplikazio praktikoa ezagutu ahal izan dute, hala nola osasungintzan, industrian...

 

"Additive Manufacturing Week"

Xabier Cearsolo, Maitane Gabilondo eta Mario Arrue IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboko taldeko adituen eskutik, ikasleek hainbat teknologia ikasi dituzte, atal berezia landu dute Fabrikazio Aditiboaren material metalikoen inguruan, eta alderdi jakin batzuk esperimentatu dituzte, esaterako, #LPBF (Laser Powder Bed Fusion) teknologiarekin kontaktua izan dute, bai pieza prestatzeko fasean, euskarriak gehitzean eta parametroak definitzean, bai Renishawren AM250 makinan inprimatzean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ENSMAC-i eta bere ikasleei, gugan jarritako konfidantzagatik, eta Bronymec, Mizar Additive Manufacturing eta Tecnalia-ri, talentu gazteak fabrikazio aurreratuan lan egiteko modu berrietara hedatzen eta hurbiltzen laguntzeagatik.

Elkarlanean jarraituko dugu!

 

Informazio gehiago: IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboaren arloari buruz